sábado, 20 de febrero de 2010

KONTZERTUEN INFORMAZIOA

Musika zaleak baldin bazarete, hemen topatuko duzue Euskadiko orkestra sinfonikoak eskaintzen dituen aukera anitzak. Aprobetxatu eta musikaz goxatu!!!

GORPUTZA MUSIKA TRESNA

Noizbait pentsatu baduzue, gorputzak musika sortzeko ematen dituen aukerak eskasa direla, ikusi ondorengo bideoak eta aho zabalik geratu!!!Hori bai, sormena ere laungarri izango da...

JOLASTEN IKASTEN


Orain dela gutxi (azkeneko hamarkadetan adibidez), ezinezkoa zen pentsatzea, jolasen bidez zerbait ikasi ahal genuela, behintzat zerbait probetxagarri, baina urteekin eta ikerketa askoren ondorioz, konturatu dira, jolasteak, tresnarik garrantzitsuenetariko bat dela heziketaren munduan. Eta horregaitik, gero eta gehiago topatuko ditugu jolasaldiak, ikasgela barruan.
Musika arloan, askoz inportantzia handiagoa duela esan dezakegu, jolasak era askotan moldatu daitezkelako musikarekin batera lantzeko, helburuaren arabera. Horrek irakasleari askatasun gehiago ematen dio eta ikasleari modu ludikoan ikasteko aukera.

MUSIKA TALDEAN




Nahiz eta musika modu pertsonal batean sentiarazi, eta adierazi, musika taldean lantzea ere bere lekua badauka. hezkuntzan, musikan...
zenbaezinak dira jarri ditzakegun adibideak, musikariak daudenetik, musika taldeak ere badaude.
musika formalaren barruan adibidez, guztioi ezaguna zaigu Orkestra izena (bai sinfonikoa, ganbarazkoa...), bestalde, musika talde bezala edozein pop-rock talde edota metalezko banda txikiak, hari laukoteak...
Urteen joanekin ikusi dugun bezala, talde lanean aritzea, musikarekin ere, onuragarri izan daiteke bai errespetuz aritzeko, musika kontzeptua zabaltzeko, beste instrumentuak ezagutarazteko eta baita elkarrekin egoten jakiteko ere.

viernes, 19 de febrero de 2010

MUSIKA ETA MUGIMENDUA


oso gaztetatik, umeak berezko erritmo bat badaukagu, zeinaren bidez, musikarekin batera mugitzen gara, edota erritmoa eramaten dugu...

modu bat edo bestean, guztiok musikarekin batera mugitu gaitezke, tituluan ageri den moduan musika eta mugimendua oso edota guztiz lotuta daudelako.

INSTRUMENTAZIOAREN GARRANTZIA


musika instrumentazioa praktikan ipintzeko beharrezkoak ditugu oinarrizko trebetasun batzuk edukitzea musika inguruan.

abilezia hauek, intrumentu motaren araberakoak ere izango dira. batzuk tonaren ezagutza eskatuko dute, beste batzuk akordeak, erritmoa, armonia, teknikak, notazioak...

hala ere, nahiz eta aurreko izen guztiak, jokoz kanpo utzi irakurtzean, jakin beharrekoa da kontzeptu guztia hauek musikalki barneratzeko modurik egokiena praktikara eramatea dela, hau da, instrumentuak jotzea, hauekin esperimentatzea, jolastea, saiakerak egitea....

MUSIKA KLASIKO ALA MODERNOA???




ohituta gaude, gaur egun oraindik, eskoletan musika heziketa, musika klasikoaren bidez ematea.


hori bide bakarra al da?
eztabaida horretan sartu gabe, musika apropos bakarra ez dagoela jakina dugu, horregatik musika mota guztiak eskaintzen dizkiguten aukerak aprobetxatu behar ditugu heziketa aberasteko.
musika mota guztietan, bai klasikoa, zein modernoa, estilo desberdinak, tribuetako musika, eta berez sortzen dugun musika etekin aprobetxagarriak ematen dizkigute eta baloratzen jakin behar dugu.

MUSIKA IKASTEN


musika ikasteko aukera zoragarri bat musikograma izango da.

tresna honen bidez, musika era ludiko eta erakargarri batean irakatsiko dugu.

oso aproposa umeekin erabiltzeko, baina baita edozein adinarekin musikaren ikasketak hasteko ere.

lunes, 1 de febrero de 2010

jazz musika



Jazz musika ezagutzeko adibide ikusgarria!!!

Bideo honek, Louis Armstrong tronpetista famatuaren birtuosismoa erakusten digu zuzen zuzenean. ERAKUSTALDI POLITA BENETAN!

Musikari hau, tronpetista nagusienen artean sailkatzen dugu, hala nola, Miles davis, Chet Baker... beraien musika, mundo osotik zabalduta dago gaur egun ere.

teknologia musika hezkuntzan

Ordenagailuek eta internetek eskaintzen dizkiguten aukeren artean, honakoa daukagu musika klasikoa ikastarazteko oso adibide ona. euskal orkestra sinfonikoak prestatzen dituen hainbat jarduera ditugu osotzeko: instrumentuak entzun eta asmatu, orkestra familia ezagutu, autoreak...

lunes, 9 de noviembre de 2009

TOP 10

1- musicas del mundo
Munduko instrumentuen hiztegia. Beste informazio, berriak, ekitaldiak, etabar ere aurkituko ditugu.

2- tununtunumba
hainbat musika instrumentu ezagutu eta EROSTEKO aukera ere.
ohiko instrumentuak, ezezagunak direnak eta pedagogian erabiltzekoak ditugu.

3- musicalis

Aukera asko ematen dira bertan. argitaletxe antzeko bat da, non musikaren inguruko liburuak, hiztegiak, partiturak, bekak eta kurtsoei buruzko informazioa ematen den.

4- ritual sound

bertan ikus ditzakegun instrumentuak, munduan dauden kultura desberdinetakoak dira. ohikoak ez diren musika tresnak ikasteko aukera.

5- euskal abestiak
Euskal ohitura eta kulturaren parte diren abestiak ezagutzeko. bai eskolan irakastekoak, euskal kultura bermatzeko, zein kuriositate moduan ikasteko, aukera ona.

6- musikazblai
betiko euskal abestiaz gozatzeko aukera izateaz gain, mota askotako estiloak ere aurkitu ditzazkegula (beti ere euskal musika inguruan, rocka, popa, hip-hopa, heavy...).

7- euskal instrumentuak
euskal herriko instrumentu tipikoak bertan aurkitzen ditugu. alboka, dultzaina, ttun-ttuna, silbotea, txanbela, atabala... fragmento txikiak entzuteko aukera ere badago.

8- euskadiko orkestra
euskadiko orkestra sinfonikoaren berriak, kontzertuak, birak, egutegia, diskografia.... agertzen dira. lan batzuk entzuteko aukera ere azaltzen zaigu, musika jolasak...

9- musika hezkuntza
izugarrizko baliabideak bertan. Haur, lehen eta bigarren hezkuntzarako aplikatzeko materialak, abestiak, jolasak... hala nola baliabide, ekitaldi, agenda, disken... informazioa.

10- gazte musika
gaur eguneko "gazte" musikari buruzko informazioa, berriak, albisteak, elkarrizketak, bideoak eta abestiak . musika atzerritarra, espainiarra, eta nola ez, baita euskaldun taldeen informazioa.

miércoles, 28 de octubre de 2009

Kuriositateak edonon. Entzun ezazue instrumentua!!!!!




hang

Internet didaktizatzen, blogsfera ikas-irakaskuntzan

2010eko martxoan, online egiteko, blogei buruzko oso ikastaro interesgarria daukagu hemen!! Irakasleentzaako aukera ezinhobea da, didaktikaren ikuspegitik arlo hau jorratzeko.

Aurkezpena

blog honetan, musikarekin erlazionatutako hainbat informazio aurkituko ditugu. hezkuntza arloan, webgune interesgarriak bisitatzeko aukera ere badago, hala nola, euskal musikaren ingurukoak, munduko musikak, musika tresnak, jolasak...
kuriositateak ere, bertan agertuko dira, eta erlazionaturiko beste webgune eta blog batzuk bisitatzerik ere badago.
 
Creative Commons License
jony turmpet by jon is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial 3.0 España License