sábado, 20 de febrero de 2010
KONTZERTUEN INFORMAZIOA
Musika zaleak baldin bazarete, hemen topatuko duzue Euskadiko orkestra sinfonikoak eskaintzen dituen aukera anitzak. Aprobetxatu eta musikaz goxatu!!!
GORPUTZA MUSIKA TRESNA
Noizbait pentsatu baduzue, gorputzak musika sortzeko ematen dituen aukerak eskasa direla, ikusi ondorengo bideoak eta aho zabalik geratu!!!Hori bai, sormena ere laungarri izango da...
JOLASTEN IKASTEN
Orain dela gutxi (azkeneko hamarkadetan adibidez), ezinezkoa zen pentsatzea, jolasen bidez zerbait ikasi ahal genuela, behintzat zerbait probetxagarri, baina urteekin eta ikerketa askoren ondorioz, konturatu dira, jolasteak, tresnarik garrantzitsuenetariko bat dela heziketaren munduan. Eta horregaitik, gero eta gehiago topatuko ditugu jolasaldiak, ikasgela barruan.
Musika arloan, askoz inportantzia handiagoa duela esan dezakegu, jolasak era askotan moldatu daitezkelako musikarekin batera lantzeko, helburuaren arabera. Horrek irakasleari askatasun gehiago ematen dio eta ikasleari modu ludikoan ikasteko aukera.
MUSIKA TALDEAN
Nahiz eta musika modu pertsonal batean sentiarazi, eta adierazi, musika taldean lantzea ere bere lekua badauka. hezkuntzan, musikan...
zenbaezinak dira jarri ditzakegun adibideak, musikariak daudenetik, musika taldeak ere badaude.
musika formalaren barruan adibidez, guztioi ezaguna zaigu Orkestra izena (bai sinfonikoa, ganbarazkoa...), bestalde, musika talde bezala edozein pop-rock talde edota metalezko banda txikiak, hari laukoteak...
Urteen joanekin ikusi dugun bezala, talde lanean aritzea, musikarekin ere, onuragarri izan daiteke bai errespetuz aritzeko, musika kontzeptua zabaltzeko, beste instrumentuak ezagutarazteko eta baita elkarrekin egoten jakiteko ere.
viernes, 19 de febrero de 2010
INSTRUMENTAZIOAREN GARRANTZIA
musika instrumentazioa praktikan ipintzeko beharrezkoak ditugu oinarrizko trebetasun batzuk edukitzea musika inguruan.
abilezia hauek, intrumentu motaren araberakoak ere izango dira. batzuk tonaren ezagutza eskatuko dute, beste batzuk akordeak, erritmoa, armonia, teknikak, notazioak...
hala ere, nahiz eta aurreko izen guztiak, jokoz kanpo utzi irakurtzean, jakin beharrekoa da kontzeptu guztia hauek musikalki barneratzeko modurik egokiena praktikara eramatea dela, hau da, instrumentuak jotzea, hauekin esperimentatzea, jolastea, saiakerak egitea....
MUSIKA KLASIKO ALA MODERNOA???
ohituta gaude, gaur egun oraindik, eskoletan musika heziketa, musika klasikoaren bidez ematea.
hori bide bakarra al da?
eztabaida horretan sartu gabe, musika apropos bakarra ez dagoela jakina dugu, horregatik musika mota guztiak eskaintzen dizkiguten aukerak aprobetxatu behar ditugu heziketa aberasteko.
musika mota guztietan, bai klasikoa, zein modernoa, estilo desberdinak, tribuetako musika, eta berez sortzen dugun musika etekin aprobetxagarriak ematen dizkigute eta baloratzen jakin behar dugu.
musika mota guztietan, bai klasikoa, zein modernoa, estilo desberdinak, tribuetako musika, eta berez sortzen dugun musika etekin aprobetxagarriak ematen dizkigute eta baloratzen jakin behar dugu.
MUSIKA IKASTEN
musika ikasteko aukera zoragarri bat musikograma izango da.
tresna honen bidez, musika era ludiko eta erakargarri batean irakatsiko dugu.
oso aproposa umeekin erabiltzeko, baina baita edozein adinarekin musikaren ikasketak hasteko ere.
lunes, 1 de febrero de 2010
jazz musika
Jazz musika ezagutzeko adibide ikusgarria!!!
Bideo honek, Louis Armstrong tronpetista famatuaren birtuosismoa erakusten digu zuzen zuzenean. ERAKUSTALDI POLITA BENETAN!
Musikari hau, tronpetista nagusienen artean sailkatzen dugu, hala nola, Miles davis, Chet Baker... beraien musika, mundo osotik zabalduta dago gaur egun ere.
teknologia musika hezkuntzan
Ordenagailuek eta internetek eskaintzen dizkiguten aukeren artean, honakoa daukagu musika klasikoa ikastarazteko oso adibide ona. euskal orkestra sinfonikoak prestatzen dituen hainbat jarduera ditugu osotzeko: instrumentuak entzun eta asmatu, orkestra familia ezagutu, autoreak...
Suscribirse a:
Entradas (Atom)